Publicador de contenidos
Atrás

Istorio zaharren proiektuak jarraipena izango du

Ixabel Agirresaroberen saioek oso harrera ona izan dute.

24·05·2021


Umorea tresna zoragarria da poztasunerako eta horrela baieztatu da otsailetik maiatzera bitartean egin diren saioetan.

Lau hilabete horietan, Ixabel Agirresaroberen bisita izan dute Bidaniako eta Errezilgo Eguneko Zentroetako erabiltzaileek. Berarekin istorio zaharrak gogoratu, kontatu eta partekatu dituzte, memoria eta ahozkotasuna lantzea izanik helburu.

Proiektuak izan duen harrera ona dela eta, beste bi hilabetez luzatzea erabaki da. Hortaz, ekainean eta uztailean ere Ixabel gure Eguneko Zentroetan izango da.