Publicador de contenidos
Atrás

Bidania-Goiazko Tipi-Tapa eta bizkotxo berezia

Gaur egin dute otsaileko Tipi-Tapa saioa.

23·02·2022


Tipi-Tapa ekimenaren saioa egin dute, gaur, Bidania-Goiatzen. Bidaniatik Goiatzera paseoan joan dira ekimenean parte hartu duten herritarrak, eta hauekin batera Txinkorta eskolako ikasleak eta Kristina medikua. Gaurkoan ere jendetza elkartu dira eta giro aparta izan dute bertaratutakoek, bai eguraldi aldetik eta baita elkarren artean ere.

Goiatzen gainera bizkotxo berezi bat jateko aukera ere izan dute, Minatu herritarrak denentzat egin duena. Eskerrik asko Minatu!

 

 

Hurrengo saioak:

  • 2022ko martxoaren 30ean, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 29an, irailaren 28an, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an.
  • Bidaniako frontoian elkartuko gara goizeko 10:30ean.

 

Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera