Publicador de contenidos
Atrás
Bidania-Goiazko tipi-tapa eta irakurle talderako erronka
Ikasturteko hirugarren saioa egin dute gaur.
24·11·2021
Tipi-Tapa ekimenaren hirugarren saioa egin dute, gaur, Bidania-Goiatzen. Gaur ere, herriko eskolako haurren laguntza izan dute herriko adinekoek.
Ekimenari amaiera herriko liburutegian eman diote, Begoña Olamusu herriko liburuzainarekin batera. Azken honek irakurle taldea osatzeko proposamena luzatu die eta lehen saiakerak egiteko aukera ikusi da. Beraz, gaurko Tipi-Tapa ekimena ere oso emankorra izan da.
Hurrengo saioa:
- 2021eko abenduak 15.
- Bidaniako frontoian elkartuko gara goizeko 10:30ean.
Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera