Publicador de contenidos
Atrás

Urteko lehen Tipi-Tapa Bidania-Goiatzen

Parte hartzea gero eta handiagoa da, etorkizuna badu ekimenak.

26·01·2022


Tipi-Tapa ekimenaren saioa egin dute, gaur, Bidania-Goiatzen. 2022ko lehen saioa izan da gaurkoa eta 26 herritar izan dira bertan. Herriko eskolako zaharrenen laguntzaz, Bidaniatik Goiatzera paseoan joan dira, salda beroa hartu eta gustora pasatu dute goiza guztiek.

Gaurkoan 26 herritar izan dira, inoizko gehiena. Zaharrak mantenduz eta berriak etorriz, badu etorkizuna ekimen polit honek.

 

 

Hurrengo saioak:

  • 2022ko otsailaren 23an, martxoaren 30ean, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean, ekainaren 29an, irailaren 28an, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an.
  • Bidaniako frontoian elkartuko gara goizeko 10:30ean.

 

Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera