Eduki publikatzailea
Atzealdea

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzeko bigarren saioa

Atzo egin zen bigarren fase honetako bigarren saioa.

2021·12·01


Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jartzen ari da, berezitasun batekin: herritarrak inplikatuko dira protokoloa osatzeko.

Atzo egin genuen bigarren faseko bigarren saioa eta kasu honetan, lau herrietako ordezkari politiko, elkarte, eragile eta herritarrez gain, Osakidetza eta Ertzaintzako ordezkariak ere etorri ziren. Azken hauek beraien bizipenak eta lan moduak azaldu zituzten, eta honekin gaia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen.

Hurrengo saioa abenduaren 14an izango da eta bertara Irule enpresako abokatu feministak etorriko dira.