Web edukia bistaratu

Berdintasun plana

 

Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatean 2008. Urtean eginiko diagnostikoan landa eremuan hobetu beharreko eremuak azaltzen dira:

 

-Baserrien sakabanaketa, garraio arazoak.

-Biztanlego maskulinizatua.

-Baserriko emakume batzuen lan zama haundia.

-Biztanlego zaharkitua eta zaintza ardurak.

-Etxeko eta familiako eginkizun banaketa eskasa.

-Elkartzeko gune propiorik ez izatea, parte hartze maskulinoa (kirola, elkarte gastronomikoak…)

 

Eremu guzti hauek emakumearen bizitza baldintzatzen dute. Diagnostikoa abiapuntu hartuta 2011. Urtean gizon eta emakumeen arteko lehenengo berdintasun plana abian jarri zen. Haur, gazte eta helduei zuzendutako egitasmo integral baten falta nabaria zen herrietan, indarkeria matxistaren prebentzioaren alde lan egitea garrantzitsua ikusi zen.

 

Lan ildoak:

1.-Balioen aldaketa: Maskulinitate ereduak lantzen: BIZITZAZ BLAI EGITASMOA

2.-Balioen aldaketa eta emakumeen jabetza:  JAIAK ETA KIROL ERAGILEAK biltzen dituen foroa sortu, ZINE FORUM-ak, MARTXOAK 8, AZAROAK 25.

3.-Indarkeria Matxistaren prebentzioa gazteen artean: HEZKIDETZA, BIZIKIDETZA, programa eskoletan. ANTZEZLANAK  hiru eskoletako umeei zuzendua.