Eduki publikatzailea
Atzealdea

Auzotu programa berriz martxan

Teknologia erabiltzen ez dutenak teknologiara hurbiltzea izango da helburua.

2021·11·10


Atzo arratsaldean hasi ginen Auzotu programaren bigarren fasearekin. Lau herrietako 12 herritar elkartu ginen eta giro ederrean, etorkizunerako asmoak lantzen hasi ginen.

Teknologia erabiliz harremanak sustatzea izango da oraingo helburua. Zenbait erronka jarri genituen, antolaketa desberdinetan teknologia nola txertatu hausnartzeko: ospakizunak, auzolanak, ondare historikoaren ezagutza...

 

Hurrengo saioa urtarrilaren 18an izango da. Atzoko saioan atera ziren erronkei digitalki erantzun bat ematen saiatuko gara, horretan adituak direnen laguntzarekin.