Eduki publikatzailea
Atzealdea
Bidania-Goiazko Tipi-Taparekin eskolan sartu gara
Gaur egin dugu Tipi-Tapa saioa.
2022·05·25
Tipi-Tapa ekimenaren maiatzeko saioa egin dugu, gaur, Bidania-Goiatzen. Ekimenean parte hartu duten herritarrek eskolako zaharrenen laguntza izan dute gaurkoan ere. Eta amaieran, eskolan sartu eta ikasturte bukaerako emanaldiaren entsaioa ikusteko aukera izan dugu, primizian.
Hurrengo saioak:
- 2022ko ekainaren 29an, irailaren 28an, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an.
- Bidaniako frontoian elkartuko gara goizeko 10:30ean.
- Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera