Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emakumeen foroa berriro martxan

Urriaren 5ean, azaroaren 9an eta abenduaren 14ean izango dira saioak.

2020·09·25


Saiaz  Gizarte Zerbitzu mankomunitatea ( Albiztur,Beizama,Bidania-Goiatz eta Errezilgo udalak) gizon eta emakumeen arteko  berdintasun politikak lantzen dabil 2005.urtetik aurrera.

Emakumeen ahalduntzea,hezkidetza, zaintza eta indarkeria matxista izan ziren landutako zenbait esparru.

2018.urtean  lehenengo berdintasun planaren ebaluaketak,  Bigarren Berdintasun Plana ( 2020 -2024) martxan jartzea eraman gaitu.

Emakumeen Foroa berriro martxan jartzeko gogoz gaude eta Bigarren Berdintasun Planaren aurkezpena ere abian da.

 

EMAKUMEEN FOROAREN DATAK

URRIAK 5, AZAROAK 9, ABENDUAK 14  

Arratsaldeko 19:00 – 20:30

BIDANIA-GOIAZKO  UDALEAN pleno aretoan ( 1.solairuan)

GAIAK : Emakumeen ahalduntze prozesua lantzen

 

OHARRA:  COVID 19 : Higiene neurriak direla eta MASKARA ekartzea beharrezkoa da baita distantzia soziala mantentzea ere bai.