Errezilen aisialdiko hezitzailea hasi da gaztetxoekin ekintzak egiten
2022·07·16
Urola-Kostako Hitzan argitaratutakoa
Gazteriako eta gizarte zerbitzuetako hainbat beharri erantzuteko asmoz, Aisihezi proiektua abiatu dute Errezilen. Horretarako, aisialdiko hezitzaile zerbitzua jarri dute martxan, eta Andrea Murua ari da hezitzaile lanetan. Joan den hilabetean, ekainean, herriko haurrekin hainbat jarduera egin zituen Muruak, eta hil honetan, berriz, herriko gaztetxoekin prestatu ditu ekintzak. Ostegunean Azpeitiko igerilekura egin zuten irteera, eta datorren asteartean Zarauzko zalditegira ibilaldia prestatu dute.
Irailean gurasoekin biltzeko eta proiektua azaltzeko asmoa dute, baita aisialdiko eskaintza martxan jartzekoa ere.

Aisihezi proiektuaren barruan, gaztetxoekin Azpeitiko igerilekuan. (Argazkia: Andrea Murua)