Eduki publikatzailea
Atzealdea

Errezilgo Eguneko Zentroan ere hartu dituzte lehen txertoak

Bertako guztiak txertatuak izan dira.

2021·03·10


 

COVID-19ari aurre egiteko beste pauso bat eman dugu gaur goizean Errezilgo Eguneko Zentroan, astelehenean Bidania-Goiazkoan egin bezala. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako txertaketa izan da eta bertako guztiek hartu dute txertoa, 8 onuradunek eta 5 zaintzaileek hain zuzen ere. Gaurkoa izan da lehen dosia eta bigarrena berriz, 3 aste barru jasoko dute.