Eduki publikatzailea
Atzealdea

Errezilgo tipi-tapa, naturaz gozatuz

Haurrekin batera egin dute gaurko ibilbidea

2021·10·28


Tipi-Tapa ekimenaren bigarren saioa egin dute, gaur, Errezilen. Herriko eskolako haurrekin batera naturaz gozatzeko aukera izan dute herriko adinekoek.

Tipi-Tapa ekimenean parte hartu duten guztiek gainera, Belamendi etxean dituzten baserriko tresna zaharrak ikusi eta hauen inguruan hitz egiteko aukera izan dute.

 

Hurrengo saioak:

  • 2021eko azaroak 25 eta abenduak 16.
  • Udaletxe azpian elkartuko gara goizeko 10:30ean.

 

Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera