Eduki publikatzailea
Atzealdea
Errezilgo Tipi-Tapa urtea agurtuz
Gaur egin dugu abenduko Tipi-Tapa saioa.
2022·12·15
Tipi-Tapa ekimenaren abenduko saioa egin dugu, gaur, Errezilen. Urteko azken ekimena dugunez, eskolara joan gara eta bertako ikasleekin Gabonetako kantak abestu ditugu.
Hurrengo saioak:
- 2023ko daten berri laster emango dugu.
- Udaletxe azpian elkartuko gara goizeko 10:30ean.
Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera