Eduki publikatzailea
Atzealdea

Eskola Txikien festa izan dugu Errezilgo Tipi-Tapan

Gaur egin dugu maiatzeko Tipi-Tapa saioa.

2022·05·26


Tipi-Tapa ekimenaren maiatzeko saioa egin dugu, gaur, Errezilen. Ekimenean parte hartzen duten herritarrek eskolako haurrak izan dituzte lagun gaurkoan ere. Baina horiez gain, aurpegi berri bat ere gerturatu zaie, herriko haur eta gaztetxoen hezitzaile berria. 

Gaurkoa amaitzeko, eta Ekainaren 12an Errezilen Eskola Txikien festa egingo dutenez, herriko haurrek festako abestiaren dantza egin digute. Beraien entsaioa guretzat gozagarri izan da.

 

Hurrengo saioak:

  • 2022ko ekainaren 30ean, irailaren 29an, urriaren 27an, azaroaren 24ean eta abenduaren 15ean.
  • Udaletxe azpian elkartuko gara goizeko 10:30ean.

Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera