Eduki publikatzailea
Atzealdea

Giro ederrean hasi dute Tipi Tapa programa Errezilen

Bizi ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen Tipi Tapa programaren lehen saioa egin dute gaur Errezilen. Lehenik, paseoa egin dute hainbat herritarrek, eta ondoren, eskolako haurrek harrera egin diete.

2019·12·19


Urola Kostako Hitzak argitaratutako albistea.

 

Gaur jarri dute martxan da Tipi Tapa programa Errezilen. Saiaz mankomunitateak, Hots Atsegin elkarteak eta Osakidetzak sustatu dute egitasmoa, eta bizi ohitura osasuntsuak sustatzea da proiektuaren helburua. Hain zuzen ere, hilean behin bilduko dira herritarrak, eta askotariko saioak egingo dituzte: ariketa fisikoa, hitzaldiak, jokoak, musika… Gaur, paseoa egin dute, eta ondoren, herriko haurrek harrera egin diete taldekideei, baita eskola erakutsi eta Gabonetako kantak abestu ere.

Gazteei, helduei zein adinekoei zuzenduta egongo dira saioak; modu horretan, belaunaldien arteko harremanak landu nahi dituzte. Hilean behin elkartuko dira, ostegunetan, udaletxearen azpian, eta 10:30etik 12:30era arte iraungo du ekintzak. Saioa amaitzean, hamaiketakoa egingo dute Borondegi tabernan. Programan parte hartu nahi dutenek edo boluntario izan nahi dutenek 943 68 11 28 telefonora deitu edo saiaz@saiaz.eus helbidea idatzi behar dute.

 

Urola Kostako Hitzak argitaratutako albistea.