Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hanketako pedalak jarri ditugu

Aire librean gimnasia egitea da helburua.

2021·02·22


2019ko azaroan jarri genuen martxan Tipi-Tapa programa Bidania-Goiatzen. Kalean eta hainbat ekintzen bidez, bertako herritarren bizi ohitura osasuntsuak sustatzeko programa da. 2020an, osasun pandemia zela eta, ezin izan genuen programa behar bezala osatu, baina 2021ean, egoerak ahalbidetzen duen neurrian, gauzatzeko gogoz gaude.

Programa horren barnean kokatzen dugu berrikuntza hau ere.

Bidania-Goiazko Eguneko Zentroa dagoen plazan bi hanketako pedal jarri ditugu. Bertako toki eguzkitsueneko bankuan jarri ditugu bi pedalak eta aire librean, lasai eserita eta solasaldiak eginez, kirola egitea da helburua. 

Hanketako pedal hauen helburua zirkulazioa hobetzea da, orkatilak, belaunak eta hanketako giharrak indartzen diren bitartean. Entretenimendurako baliagarriak dira, baina, horrez gain, aire librean daudenez, pertsonen ongizate fisikoa, psikoa eta soziala hobetzen dute.

Herriko pertsona nagusi eta gehien behar dutenentzako pentsatuta jarri badira ere, edozeinek erabiltzeko aukera izango lituzte. Beti ere, egoki erabiliz.

Aire librean gimnasia egiteko leku bat osatzea da helburua, pixkanaka gauza berriak jarriz.