Eduki publikatzailea
Atzealdea
Hiru herritako emakumeak saretuz
Larunbatean, Getaria eta Zarautz bisitatu zituzten.
2021·10·07
Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek, larunbatean, Getaria eta Zarautz ingurura egunpasa egin zuten. Egunpasaren helburu nagusia Saiaz mankomunitateko herrietako emakumeen saretzea, ahalduntze kolektiboa eta belaunaldien arteko trukea egitea izan dira.
Egun bikaina pasatu zuten, lehenengo Getaria Balentziaga museoa bisitatu zuten eta jarraian, Zarauzko malekoan gustura bazkaldu zuten.
Hurrengo saioa: azaroaren 25arekin lotutako tailerra egingo da kulparen inguruan.