Eduki publikatzailea
Atzealdea

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzeko bigarren fasea ere martxan

Astelehenean egin zen fase honetako lehen saioa.

2021·11·17


Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan jartzen ari da, berezitasun batekin: herritarrak inplikatuko dira protokoloa osatzeko.

Uda aurretik egin zen lehen fasea eta astelehenean ekin genion bigarrenari. Lau herrietako ordezkari politiko, elkarte, eragile eta herritarrez osatutako taldea bildu zen eta faseari hasiera bikaina eman zitzaion.

Hurrengo saioa azaroaren 30ean izango da eta landuko diren gaiak eta parte hartuko dutenak ondorengoak izango dira: osakidetza, ertzaintza eta herritarrak.