Eduki publikatzailea
Atzealdea

Koronabirusa dela eta, Saiazen erabakiak

Saiaz Zerbitzu Mankomunitateak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eta arduraz joka dezatela eskatu nahi die.

2020·03·13


Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, COVID-19 delakoak sortutako epidemiari modu behartuan eusteko agertoki baterantz eboluzionatzea aurreikusi da eta zuhurtziaren printzipioaren baitan, honako neurriok hartu ditu Saiaz Zerbitzu Mankomunitateak. Neurri hauek 2020ko matxoaren 13tik aurrera egongo dira indarrean eta Saiazek beste erabakiren bat hartu arte mantenduko dira.

1.- Saiaz Zerbitzu Mankomunitateak dituen bulegoetan zerbitzuak eskainiko dira baina ahal den neurrian bertaratzea edo aurrez-aurreko harremana saihestu behar da; telefono edo posta elektronikoa erabiltzea gomendatzen da:

  • Albiztur: 943654426
  • Beizama: 943816338
  • Bidania-Goiatz: 943681128
  • Errezil: 943812989
  • Posta elektronikoa: saiaz@saiaz.eus

Oharra: Zerbitzua aurrez-aurre eskaintzen den kasuan, COVID-19 garbitasun protokoloa jarraitu beharko da.

2.- Eguneko zentroetako erabiltzaileak bere familiek etxeak zaintzeko aukera baldin badute, EZ daitezela eguneko zentroetara joan aldi baterako.

3.- Etxez-etxeko laguntza zerbitzu presentziala saihestuko da, telefono jarriapena egingo bada ere. Dena den, kasuz kasu aztertuko da eta araberako erabakiak hartuko dira.

 

Bidania-Goiazko Udalak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eta arduraz joka dezatela eskatu nahi die.