Eduki publikatzailea
Atzealdea

Saiaz mankomunitate emakumeak Bilbon

Larunbatean egin zuten irteetara lau herrietako emakumeek

2022·05·30


Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek, larunbatean, Bilbon egunpasa ederra egin zuten. Irteeraren helburu nagusia Saiaz mankomunitateko herrietako emakumeen saretzea, elkar ezagutzea eta elkarrekin harremantzea izan zen.

Egun bikaina pasatu zuten: lehenengo, eta Bilbora iritsitakoan, gosaldu egin zuten, eguna ondo hasteko. Ondoren, Bilbon zehar bisita gidatua izan zuten: Casilda parkea, Guggenheim museoa, Alde Zaharra, merkatua... Eta bisita hau emakumeek izan zuten historia eta garrantzia kontatzen zien bitartean izan zen. Bisita amaitutakoan, bazkaldu egin zuten. Eta bueltako autobusa hartu baino lehen, Bilboko Alde Zaharretik lasai ibiltzeko aukera izan zuten.

Aurtengoa ere bikain atera zen, datorrena prestatzen hasi beharko dugu.