Eduki publikatzailea
Atzealdea

Saiazko emakumeak Atxondo aldean izan dira

Larunbatean egun-pasa ederra egin zuten lau herrietako 20 emakumek

2021·07·12


Saiaz Mankomunitatea osatzen duten herrietako 20 emakume Atxondo aldean izan ziren aurreko larunbatean. Bertako Amillena emakumeen kooperatiba ezagutuz, egun-pasa ederra egin zuten. Kooperatiba honek, ingurumenaren zaintzarekin lotura du eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte bertan duten denda eta jatetxean.

Bailarako emakumeen saretzea helburu du Berdintasun Saileko Emakumeen Foroak eta hortik ateratako ideia izan da irteera hau. Garai zail hauetan elkarrekin egoteko behar handia dagoenez, udazkenean ere ekintza gehiagok jarraipena izango dute, saretze lan hau hasi besterik ez baita egin.