Eduki publikatzailea
Atzealdea

TIPI-TAPA programa berriz Bidania-Goiatzen

Hemen informazioa:

2021·09·20


Zer da Tipi-Tapa programa?

  • Bizi ohitura osasuntsuak sustatzeko programa.

Nola? Herriko bolondresen laguntzarekin:

  • Ibilbideak kalean.
  • Herriko ondare kulturala ezagutzen, landa proiektuetara bisitak.
  • Barruan goxo: ariketa fisikoa, hitzaldiak (osasuna...)

Nori zuzendua?

  • Gazte, heldu zein adinekoei zuzenduta dago.
  • Belaunaldien arteko harremanak landu nahi dira (eskola...)

Hitzordua:

  • Hilean behin ostiraletan 10:30-12:30 Bidaniako frontoian.

Saioak:

  • 2021eko irailak 29, urriak 27, azaroak 24 eta abenduak 15.
  • Bidaniako frontoian elkartuko gara goizeko 10:30ean.

Parte hartzeko:

  • Azaldu zuzenean frontoira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren oniritzia jaso dugu ekintza berriro hasteko. Maskarilla beharrezkoa da.

Bolondres izateko: deitu 943-681128 telefonora edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera

 

 

Eragileak:

  • Saiaz gizarte zerbitzuak
  • Hots-Atsegin
  • Osakidetza
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
  • Txinkorta ikastetxea
  • Herritarrak