Atzealdea

Albizturren ere Eguneko Arreta zerbitzua martxan da

Informazio guztia, 943 68 11 28 telefono zenbakian

2019·06·27


Saiaz Mankomunitatea Albizturko Eguneko Arreta zerbitzua bideratzen hasi da eta dagoeneko 10 lagunek emana dute izena. Eguneko Arreta zerbitzuan memoria lantzeko ariketak, esku-lanak, kantak eta abar lantzen dituzte.

Oraindik izena emateko aukera guztiak zabalik daude, eta horretarako, Saiaz Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan, 943 68 11 28 telefono zenbakira deituta.