Berriak
Atzealdea

Giza larrialdietarako laguntzak

Hemen informazioa.

2020·04·29


Diru laguntzak emango zaizkie ohiko nahiz ezohiko gastu zehatz batzuei aurre egiteko adina baliabiderik ez duten pertsonei, gizarte bazterketako egoerak saihesteko.

Diru laguntzak gastu hauek estaltzeko emango dira:

  • etxebizitzaz gozatzeko eta hura mantentzeko gastuak (alokairua, hipoteka, argindarra, etab.).
  • oinarrizko beharrak.
  • aurrekoekin lotutako zorrak.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz edo Errezilen erroldatua egotea.
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea

- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta benetan udalerri horretan bizi direnek, gutxienez eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan. Hori frogatzen duten agiriak aurkeztu behar dira.
-Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik behintzat bizikidetza unitatea osatzen dutenek.

 

Edozein zalantza deitu Saiaz Gizarte Zerbitzura 943681128 telefonora edo saiaz@saiaz.eus helbidera idatzi.