Atzealdea

Gizarte zerbitzuen inguruan hizketan, Albizturren

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 25 urte bete zituen apirilean. Historia laburbilduz bideoa eta erakusketa egin ditugu eta Albizturko udaletxean izan gara haurrekin eta helduekin.

2018·05·07


 

25 urteko historia Albizturko haurrekin errepasatu dugu, eta bide batez, gaztetxoenen iritziak jaso ditugu gizarte zerbitzuen inguruan. Bideo eta argazki ikustaldiaren ondoren, adinekoekin kafe tertulia ere egin dugu, hauen dinamizazio programaz eta eguneko arreta berri baten beharraz hitz egiteko.