Atzealdea

Saiaz mankomunitatearen 25. urtemuga dela eta, bideo emanaldia egin dute Errezilen

Saiaz mankomunitateak 25 urte bete ditu, eta hori dela eta, Errezilgo eguneko arreta zerbitzuan parte hartzen duten adinekoek urtemugarako prestatu duten bideoa eta argazkiak ikusteko aukera izan zuten joan den ostegunean, eta bide batez, beraien bizipenak kontatu ahal izan zituzten.

2019·05·21


Errezilgo eguneko arreta zerbitzuan bederatzi adinekoek parte hartzen dute, eta sustatzaileen arabera, “dinamika oso aberatsa” sortu da beraien artean. Izan ere,  gogotsu azaltzen dira elkar ikusteko eta askotariko ekintzak  egiteko: memoria lanketa, esku lanak, pintaketa, karta jokua…

25. urtemuga ari da ospatzen Saiaz mankomunitatea; Albizturrek, Bidania-Goiatzek, Beizamak eta Errezilek osatzen duten gizarte zerbitzuen mankomunitatea. Joan den maiatzaren 9an Saiaz mankomunitateak 25. urteurreneko ekitaldia egin zuen.

Hona hemen bideo emanaldiko irudiak: