2022ko irakurketa

2022KO IRAKURKETA:

 

Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilen 2017tik 2022ko irailera bitartean artatutako indarkeria sexita kasuak aztertu dira Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa lantzen den taldean eta bertan aipatutako punturik garrantzitsuenak ondorengoak dira:

 

Azken bost urteetako datu hauek ondorengo eragileen bitartez jasoak izan dira:

  • Saiaz Gizarte Zerbitzuak.
  • Osasun Zerbitzuak: Errezilgo kontsultategia eta Albiztur, Beizama eta Bidania-Goiazko kontsultategia
  • Esparru poliziala: Oriako ertzain-etxea (Albiztur) eta Urolako ertzain-etxea (Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil).

 

Datu guztiak aztertu ondoren, hauen gainean egindako irakurketa:

  • Orokorrean, irakurketa sakona egiteko datu kopurua txikia bada ere, erreferente bat izango dira etorkizunari begirako joerak antzemateko.
  • Salatzen den indarkeria mota ohikoena psikologikoa da, fisikoa ere antzematen bada ere.
  • Indarkeriari aurre egiteko, zerbitzu edota baliabide ohikoenak, gizarte langilearen jarraipenarekin batera, laguntza psiko-soziala da (emakume gehienek jaso dutena).

 

Bestalde, hona hemen ondorio esanguratsuenak:

  • Tokiko Gizarte Zerbitzuak dira indarkeriari aurre egiteko Saiazen gehien erabiltzen den zerbitzua.
  • Ertzain-ete nahiz epaitegiean salaketa jartzeko joera badago ere, lehen urrats moduan Gizarte Zerbitzuekin prozesua abiatu ohi da. Modu positiboan baloratu da prozedura hau, emakumearen ongizatea erdigunean jartzen delako horrela, bere ahalduntze prozesua bultzatuz eta bere erabakiak errespetatuz.
  • Azken urte honetan, 2022ko iraila arte, bost kasu artatu dira Gizarte Zerbitzuetan, azken urteotako tendentzia baino dexente gehiago. Honen gaineko irakurketak dio, alde batetik, azken urteotako lanketak lagundu duela Gizarte Zerbitzuak, orokorrean, eta gizarte langilea, zehatzako, gertuko zerbitzu moduan ikusten. Honez gainera ere, gizartean orokorrean gaiarekiko handitzen ari den sentsibilizazioak ere lagundu du, indarkeria pairatzen duten emakumeek bizi duten egoerari aurre egiteko duten eskubidea adierazte, babesa ematen, edota bizi duten indarkeria identifikatzen.
  • Kontsultategien eta Tokiko Gizarte Zerbitzuen arteko koordinazio sozio-sanitarioak oso balorazio positiboa jaso du. Nahiz eta Errezilgo medikua, pandemiaz eta osasun zerbitzuetan egondako murrizketen ondorioz, gutxiagotan fisikoki bertaratu, erizain eta gizarte langilearen arteko harremanak lagundu du zenbait egoera identifikatu eta aurre egiten.
  • Aldiz, ertzain-etxeekin (bereziki Oriakoarekin) hartu-emana indartzeko beharra ikusi da; pasatako datuen ez bait dute bat egiten Tokiko Gizarte Zerbitzuek dituztenekin, besteak beste. Esparru honetako langileen joan-etorria oso handia izan ohi denez, hartu-emana indartzea garrantzitsua da.

 

Egindako irakurketatik, honako ideia hauek jaso dira, aurrera begirako proposamen moduan:

  • Landutako datuei eta hauen gaineko irakurketari zabalkundea ematea: web orrian… publikatuz. Urtez urte osatzen joan daiteke ariketa.
  • Gizarte Zerbitzuekin harremantzeko watxap zerbitzuaren zabalkundea:
    • Aukera honen zabalkundea egitea, oso modu positiboan baloratzen baita zerbitzua.
    • Herritarren watxap taldeetan sartzea, jendeak zenbakia eskura izan dezan.
  • Ertzain-etxeei hurbiltzaile figura gehiagotan agertu dadin eskatzea.
  • Errezilgo sendagileari ere, kontsultategira gehiago joan dadin eskatzea, pandemia aurreko dedikaziora bueltatuz.