berdintasun plana
II. Berdintasun plana
Saiaz Gizarte Zerbitzu mankomunitatea (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo udalak) gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak lantzen dabil 2005. urtetik aurrera.
2008. urtean berdintasunaren inguruko diagnostikoa egin zen honek, 2011. urtean Lehenengo Berdintasun Planera eraman gintuen 2017. urte arte.
Emakumeen ahalduntzea, hezkidetza, zaintza eta indarkeria matxista izan ziren landutako zenbait esparru.
2018. urtean lehenengo berdintasun planaren ebaluaketak, Bigarren Berdintasun Plana (2019-2024) martxan jartzera eraman gintuen.
2020. urteko COVID-19 zelako pandemiak bertan behera utzi zizkigun programazio guztiak. Hala ere, pixkanaka eta beharrezko segurtasun neurriak hartuta, 2020ko ekainean berriro programa martxan jarri genuen.
2020ko ekainaren 24ean, II. Berdintasun Plana aurkeztu genien ordezkari politikoei eta behin onartuta, irailean berriro elkartzea erabaki genuen, lehentasunak zeintzuk izango ziren zehazteko.
Era berean, ekaina eta uztailerako hainbat foro antolatu genituen.