Azaroaren 5etik abenduaren 5era: Erronka Komunitarioa bizikidetza eta osasuna sustatzeko
Azaroaren 5etik abenduaren 5era: Erronka Komunitarioa bizikidetza eta osasuna sustatzeko
Saiaz Mankomunitateak parte hartuko du datorren hilabetean hasiko den "Erronka Komunitarioa" izeneko ekimen berritzailean. Teknologa sozial baten presentziak bultzatutako ekimena da, batez ere Bidania-Goiatz eta Errezilgo udalerrietan burutuko dena . Azaroaren 5etik abenduaren 5era, herritarrek kilometroak gehituz jarduera fisikoa eta belaunaldien arteko topaketak sustatuko dituzte, guztien artean "denboran zehar bidaiatzen" duten bitartean.
Erronkaren helburua, komunitatearen garapena eta kohesioa indartzea da, osasuna eta bizitza aktiboa oinarri hartuta. Parte-hartzaileek WELLK aplikazioaren bidez euren jarduera fisikoa (ibilaldiak, kirola, paseoak…) erregistratu ahal izango dituzte, helburu komunak lortzeko bidean. Erronkan parte hartzeko:
1- WELLK aplikazioa deskargatu
2- Izena eman
3-Erronken atalean "denboran zehar bidaiatzen" erronkan "batu" klikatu
4- Jarduera aktiboak erregistratzen hasi: aplikazioaren GPS bidez, eskuz edota Strava edo Fitbit bidez.
Era berean, jarduera intergenerazionalak bultzatzen dira; izan ere, herritarrek +5 km-ko puntu "extra" irabazteko aukera izango dute beste belaunaldi bateko norbaitekin kilometroak egiten badituzte edota paseoak taldean badira. Honetarako, jarduera gordetzerakoan argazkia igo beharko da.
Erronka honetan komunitateko hainbat agentek izango dute rol berezia, bakoitzak bere ekarpena eginez. Hala nola, eguneko zentroek, ikastetxeak, teknosalsero taldeak eta gazteen taldeek jarduera eta dinamika bereziak antolatuko dituzte, sozializazio gune berriak sortu eta komunitatearen parte-hartzea bultzatzeko. Haien laguntzarekin, erronkak adin eta izaera ezberdineko herritarrak elkartuko ditu, guztiak helburu komun baten alde.
Ekimen hau hiru etapetan banatuko da. Etapa bakoitzaren amaieran, herritarrei komunitateari buruzko galdera batzuk egingo zaizkie aplikazioaren bidez, bertako historia gorde eta hausnarketa sustatzeko. Parte hartzaile guztien artean bertako dendetako produktuak zozkatuko dira, erronkaren amaieran.
Anima zaitez parte hartzera eta deskargatu WELLK aplikazioa Google Play edo Apple Storetik! Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, bidali mezua 623427699 zenbakira edo idatzi saiaz@saiaz.eus helbidera.