MBB mendekotasun balorazioa

MBB mendekotasun balorazioa

Helburua:

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonen mendekotasun maila baloratzea.

Mendekotasun balorazioan graduak daude:

I.gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II.gradua: Mendekotasun larria. Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III.gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua