Aplicaciones anidadas
Nor gara
Nor gara
Herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea du helburu Saiaz Mankomunitateak. Horrela, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo 1600 herritarrei Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die.
Lau herrietako pertsonekin, taldeekin eta komunitatearekin egiten du lan, hainbat programa eta prestazio emanez.
Sorrera:
1992 eta 1993. Urteetan hasi zen guztia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuetako oinarrizko sarea zabaltzeko sortutako hitzarmenaren ondorioz eta Gizarte Langilearen beharraz jabetuz, ordura arte zegoen modeloa aztertu eta lau udalerrien artean Gizarte Laguntzailearen lanpostu bat ateratzera erabaki zuten.
Orduan zeuden udal hautetsiak eta langileek egindako lanari esker, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilek SAIAZ Mankomunitatea sortu zuten 1993ko udazkenean.
1994ko martxoan, gizarte langilea kontratatu eta martxan jarri zuten Mankomunitatea.