Aholkularitza juridikoa

Aholkularitza juridikoa

Helburua:

Orientazio juridikoko prestazio bat da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heltzeko eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Programak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxistaren biktima dira, lege informazioa eta aholkularitza nahi dituztenak esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatu baten bitartez, ikuspegi feministatik eta ahalduntzearen ikuspegitik begiratuta. Zerbitzu honek era integralean helduko die aholkularitza sozio-juridikoko beharrizanei, tratu txarren eta sexu askatasunaren aurkakoak izan daitezkeen ekintzen ondoriozkoei, alde batera utzita zein eremutan gertatu diren

Nork eska dezake?

Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimek eta erasotzaileek.

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua