Arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoen antzematea

Arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoen antzematea, balorazioa eta esku hartzea

Helburua:

Arrisku egoeran egon daitezkeen adingabeen egoerak baloratzea. Arrisku horrek babesgabetasun egoera sortu duen egiaztatzen da eta, modu berean, egoeraren larritasuna, esku-hartzea beharrezkoa den eta ondoren eman beharreko urratsak zehazten dira.

Nork eska dezake?

Interesdunak eskatuta:

  • Zailtasunak dituztela onartu eta laguntza eskatzen duten familiak.

Ofizioz:

  • Gizarte Zerbitzuetan haurrak eta nerabeak arriskuan edo babesgabe egon daitezkeela jakin ondoren.  Jakinarazpen horiek norbanakoengandik edo zerbitzuetatik (ikastetxeak, osasun-zentroak, poliziak, epaitegiak, fiskala…) etor daitezke.
  • Gizarte Zerbitzuetako departamentuan horrelako egoerak egon daitezkeela antzematen denean

Erabakia zein Organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua

Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

Kasuaren lehenengo balorazioan arrisku edo babesgabetasun egoerarik antzematen ez bada, familien beharren arabera jardungo da: expedientea itxi, beste zerbitzuetara bideratu…

Kasuaren lehenengo balorazioan babesgabe egoteko arrisku arina edo moderatua egon daitekeela antzemanez gero, ikerketa-lana egingo da; horretarako informazioa jasoko da familiari eta adingabeak ezagutzen dituzten profesionalei eta/edo erakundeei galdetuta. Ondoren, kasua udal eskumenekoa denez, esku hartzeko proposamena egiten da.