Babeserako agindua eskatzea
Babeserako agindua eskatzea
Helburua:
Emakumearen babeserako agindu judiziala eskatuko da, hala eskatuz gero. Agindu horren bidez emakumea babesteko neurri zibil eta penalak hartuko dira.
Indarkeria jasaten duten emakume orok eskatu ahal izango du agindu judizial hori, eta salaketaren balio bera izango du dokumentuak.
Nork eska dezake?
Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimek eta erasotzaileek.
Izapidea zeinek:
Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan lagunduko da edo zuzenean hertzaintzaren komisaldegian eta epaitegian.
24 Orduko telefono bidezko arreta
900 840 111 telefono zenbakia indarkeriaren biktima nahiz euren senitartekoentzat zabalik dago, eguneko 24 ordutan. Entzun, informatu eta aholkuak emango dituzte telefonoa hartzen dutenek (fakturan ez du arrastorik uzten)