I. Berdintasun plana
I. Berdintasun plana
2008 eta 2009. urteetan, gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruko diagnostiko bat egin zen. Urteetako lanketak bere fruituak ematen ari zela ikusi zen baina antzeman ziren hobetu beharreko zenbait eremu ere: emakumeen enplegu eta bizi baldintzen ingurukoak, parte hartze maskulinoa, zahartzaroaren eta baserri sakabanaketaren ingurukoak esaterako…
2011. urtean I. Berdintasun plana sortu zen, Harremanak hezkuntza elkartearen lankidetzan.
Bertan, gobernantza, zaintza, ahalduntzea, parte hartzea eta genero indarkeriaren inguruko zehaztapenak ezarri ziren. Gizarte ongizatean, zaintzaileen formazioa eta lanak bizitzaren erdigunean jarriz. Eta gazteria eta kirolean, berdintasunaren inguruko baloreak txertatuz.
Berdintasun planekin eta, elkarlanaren eta konpromisoaren bitartez, ekintza berri ugari martxan jarri dira: ekitaldi bereziak, egun berezien ospakinak, kirol mahaia, eskola kirolean berdintasunaren inguruko baloreak txertatzea...
Eta guzti honetan ere aurrerakoiak izan gara, gure esperientzia kontatu baitiegu hainbat erakunderi: La Garrocha (Katalunia), Deusto unibertsitatea…
2017-2018. urteetan gainera, Emagin elkartearen eskutik, I. Berdintasun Planaren Ebaluazioa egin zen. 7 urteetako bilakaera, aldaketak eta nola ez hobetu beharreko puntuak zehaztuz.