Eguneko zentroa
Eguneko zentroa
Helburua:
Eguneko zentroak, gizarteak eskaintzen duen baliabide bat da, programa jakin batzuekin, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza beharra dutenei zuzendutako zerbitzua da.
Saiaz Mankomunitatean bi eguneko zentro ditugu, Bidania-Goiatz eta Errezilgoa.
Gure eguneko zentroek azpimarratzeko duten berezitasunak:
Ordutegien malgutasuna : Ezaugarri garrantzitsu bat da adinekoen beharrei erantzuteko.
Errehabilitazio fisiko eta psikologikoa: Bi zentroetan laguntza tekniko eta errehabilitaziorako zenbait aparatu daude.
Adineko pertsonen parte hartze eta sozializazioa: Adineko askok bakardade eta isolamendu arazoak dauzkate eta arazo honi aurre egiteko asteko egun jakin batzuetan bi zentroetako onuradunak elkarrekin eguna pasatzen dute Bidania-Goiatz edo Errezilen. Kalera irtetean herritarrekin harremanak sendotzen dira.
Garraio propioa: Eguneko zentroetako garraioa egin ahal izateko Saiaz Mankomunitateak bereziki landa inguru honetara egokitutako furgoneta erosi zuen 2017. Urtean.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartu:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua