Ezinduentzat aparkaleku txartela
Ezinduentzat aparkaleku txartela
Helburua:
Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko aukera ematen du. Ezinduentzako txartela eskatu aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ezgaitasun kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da.
Nork eska dezake?
Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo Udaletan erroldaturik dauden eta mugikortasun
Arazoak dituztenak. 7 puntu edo gehiagoko mugikortasun baremoa dituzten pertsona ezgaituak.
- Ezinbestean gurpil-aulkia erabiltzen du.
- Oinez ibiltzeko ezinbestean bi makulu behar ditu
- Oinez ibil daiteke baina kontrolatzen zailak diren jokabide erasokor edo gogaikarriak ditu, garraiobide normalizatuak erabiltzea eragozten duten gabezia psikiko larrien ondorioz
- Beste mugikortasun arazo batzuk (gutxienez 7 puntu)
Araudia Saiaz:
/documents/2686799/2687450/Udal+ordenantza+2018-09-24.pdf/59429976-a4c4-b9a4-8225-9395cda48cf4
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein Organok hartu:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua
Oharra:
Txartela bost urtez behin berritu beharko da titularra bizi den herriko udaletxean; dena dela, eskatzailearen ezgaitasunaren balioespenean aldaketarik bada, gerta liteke txartelak indarraldia galtzea.