Famili ugari titulua

Famili ugari titulua

Helburua:

Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala da.

Nork eska dezake?

Honako kide hauek dituzten familiak eska dezakete:

 

  • Hiru seme alaba edo gehiago dituztenak
  • Bi seme alaba izan eta horietako bat gutxienez ezindua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta familia unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere menpekoak badira, nahiz eta ez bizi etxe berean.
  • Bi seme alaba dituen guraso alargunak.
  • Umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina haien menpe ez daudenak.

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua

Eskaera:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/1510