Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

Helburua:

Herrian dauden haurren beharrak betetzeko asmoz eta hauen ongizaterako lanean diharduten guraso zein profesionalekin hartu emanean lan egiten da, baita haurrarekin berarekin ere, bere bizitza pertsonal eta sozio afektiboa hobetu dadin. Garrantzitsua da haurrari berari nahiz bera inguratzen duten helduei, horretarako tresnak eta baliabideak eskaintzea.

Gurasoei eta eskolako klaustroari bideratuta egongo da. Horrez gain, haurraren heziketan parte hartzen duten gainerako figura eta erreferente garrantzitsuak baldin badaude, hauekin ere lanketa egingo da.

Helburua haurrari, gurasoei eta irakasleei estrategiak ematea izango da eta haurraren ongizaterako tresnak izan ditzaten ahalbideratzea, haurrari berari ere bere ongizaterako tresna eta baliabideak erraztuz.

Nork eska dezake?

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolei eskaintzen zaie.

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan