Gizarte ongizateko funtzesko pentsioa

Gizarte ongizateko funtzesko pentsioa

Helburua:

Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, eta adinean sartuta daudelako edo ezgaitasun bat dutelako, oinarrizko beharrizanak asetzeko lanean aritu ezin diren eta bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei ematen zaie.

Nork eska dezake?

-Gipuzkoan legalki bizi denak eta bertan erroldatuta dagoenak.

-Eskatzailea bakarrik biziz gero, urteko diru sarrera 2.098,04 euro baino gutxiago dituenak.

-Eskatzailea familia unitate bateko kidea bada, unitate horren per capita errenta kopuru horretara iristen ez denak.

-65 urte beteta dituenak.

-16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituenak eta gutxienez %45eko ezgaitasuna duenak eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan 8 puntu gutxienez dituenak.

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein Organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politika Departamentua

Eskaera:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/1393