Harrera familia
Harrera familia programa
Heburua:
Familia harrerako programaren bidez familia unitate edo bakarrik bizi den pertsona batek, mendekotasuna edo ezgaitasun egoeran dagoen pertsona bat hartzen dute beraien etxeetan. Harrera familiak eta hartutako pertsonak ez dute hurbileko ahaidetasun loturarik izango.
Nork eska dezake?
Baldintzak:
1.- Etxean hartutako pertsonarenak
- Gipuzkoan edozein udalerritan erroldatuta egon beharko du, eskaera egin baino urte bete lehenago gutxienez eta 18 urte baino gehiago izango ditu.
- Menpeko pertsonatzat hartua izatea indarrean dagoen baremoaren arabera
- Bizikidetza normala galaraziko duen portaera edo osasun arazo larririk ez izatea
- Hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin, bigarren mailarainoko odol ahaidetasunik ez izatea
2.-Harrera familiarrenak
- Elkarbizitza unitatea osatzea
- Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea.
- Adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek onartzea harrera
- Harrera egiteko etxebizitza egoki bat izatea
- Harrera familia unitatearen etxean arreta edo zaintza berezia behar duten bi pertsona baino gehiago ez izatea, harrerakoa barne.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartu:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua