Eduki publikatzailea
Berriak
2026·05·27
Egun pasa Donostiako Aquariumera
Errezil, Bidania-Goiatz, Albiztur eta Beizamako adinekoek egun pasa atsegina egin dute Donostiako Aquariumera egindako irteeran. Guztira 30 lagun inguruk parte hartu dute, eguneko zentroetako eta eguneko arretako taldeetako erabiltzaileekin batera.
2026·05·21
MAIATZAK 18AN ALBIZTURKO TIPI TAPA SAIOA IZAN GENUEN. HERRIKO ONDAREAREN INGURUAN ADINEKOEKIN ASKO IKASTEKO AUKERA IZAN GENUEN
2026·04·30
Gaurko paseoa San Antonio ermitaraino egin dugu.Ermita ondoko gurutzea txukuntzea eskatuko udaletxera. Bestetik praktiketako Laia gizarte langilea agurtu dugu.Orain unibertsitatean azken txanpa dauka.Zorte On
2026·04·29
Eguraldia ateri izan dugu eta paseo ederra eman dugu. Jende asko bildu gara gaurko tipi tapa saioan. Deustoko praktiketako gizarte langilea den Laiak ere taldea agurtu du praktikaldia hurrengo astean bukatuko duelako MAIATZAK 27an ez da Tipi Tapa saiorik egingo Donostira Aquariumera irteera antolatu dugulako
2026·04·22
Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte langileen jarraipen bisita
Apirilak 21 ean Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte langileen jarraipen bisita izan genuen Bidania-Goiatz eta Errezilgo eguneko zentroetan. Zehatz mehatz aztertu genuen bi zentroen bilakaera. Datu interesgarri batzuk ere jaso ditugu okupazioaren inguruan
Errezil eta Bidania-Goiatzen 2026·03·26
Udaberriko saioal hotz eta euritsuak izan dira. Ez da aitzakia izan etxetik irtetzeko
GURE DOKUMENTALAK
25 urte herritarrekin |
Iraganari hautsa kenduz |
HERRIAK
Saiaz Mankomunitatearen historia
Saiaz Mankomunitatearen urteurrenean, zuri ere zorionak eta eskerrik asko!!!
Elkarrizketa
Gizarte-zerbitzuen historia arrakastatsu bat ezagutzeko, ez delako oso urrutira joan behar, Gipuzkoako barnealdera bidaiatzen dugu, itxuraz txikiak izan arren oso handiak direla erakutsi duten herri horietara. Gaur "La última red" saioan: Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitatea.





