Berriak
Atzealdea

Emakumeen foroa berriro martxan

Higiene neurriak direla eta MASKARA ekartzea beharrezkoa da.

2020·06·19


Saiaz Gizarte Zerbitzu mankomunitatea (Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo udalak) gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak lantzen dabil 2005. urtetik aurrera.

2008. urtean berdintasunaren inguruko diagnostikoa egin zen honek, 2011. urtean Lehenengo Berdintasun Planera eraman gintuen 2017. urte arte.

Emakumeen ahalduntzea, hezkidetza, zaintza eta indarkeria matxista izan ziren landutako zenbait esparru.

2018. urtean lehenengo berdintasun planaren ebaluaketak, Bigarren Berdintasun Plana (2019-2024) martxan jartzera eraman gaitu.

COVID-19 delako pandemiak bertan behera utzi dizkigu programazio guztiak. Emakumeen Foroa berriro martxan jartzeko gogoz gaude eta Bigarren Berdintasun Planaren aurkezpena ere abian da.

 

EMAKUMEEN FOROAREN DATAK:

 

EKAINAK 22, UZTAILAK 6 eta UZTAILAK 20

Arratsaldeko 19:00-20:30

ALBIZURKO UDALEAN, hitzaldi gelan (2. solairuan)

GAIAK: Pandemiaren inguruan tertulia egingo dugu emakumeak non egon garen eta etorkizunean zer eraiki nahi dugun ardatz hartuta.

 

 

II. BERDINTASUN PLANAREN AURKEZPENA

EKAINAK 24

Goizeko 9:30

BIDANIA-GOIAZKO GELA BALIOANITZEAN

NORI ZUZENDUA: Ordezkari politiko, emakume talde, emakume foroko emakumeei eta gazteei zuzendua dago

 

 

OHARRA: Higiene neurriak direla eta MASKARA ekartzea beharrekoza da.


Web edukia bistaratu

 

25 urte herritarrekin

Iraganari hautsa kenduz