Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa
Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa
Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa prestatzen aritu da 2021 eta 2022 urteetan. Honek berezitasun bat izan du, protokoloa osatzerakoan herritarrak inplikatzea hain zuzen ere. Lanketan hainbat eta hainbat eragilek hartu dute parte: Saiazko teknikariak, lau herrietako udal ordezkariak, lau herrietako ordezkariak eta beste hainbat eragilek: osasun langileak, ertzaintza, abokatu taldeak, laguntza sareak... Eta noski, guztia Farapik koordinatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua izan da.
Gure protokoloa:
Protokoloak bi euskarri ditu, eskuorria eta bideoa, biak bi hizkuntzetan.
Jarraian dituzue:
- Eskuorria: deskargatu hemen
- Bideoak:
Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa -EU-
Protocolo contra la violencia machista -ES-
Bizi gaitezen indarkeria matxistarik gabe Saiazko herrietan.