Kotizatu gabekoen pentsioa
Kotizatu gabekoen pentsioa
Helburua:
Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.
Bi modalitate daude:
-Ezgaitasun ziozkoa eta erretiroarena
Nork eska dezake?
Erretiroagatiko pentsioa
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoenak
- 65 urte baino gehiago dituenak
- Legezko bizilekua Espainiako lurraldean duenak, eta hamar urtez hor bizi izan dela ziurtatzen duenak, 16 urte zituenetik pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bi segidakoak izan behar dute eta kotizatu gabeko erretiro pentsioaren eskaeran aurrekoak.
- Nahiko baliabide ekonomiko ez duenak urtero eguneratzen den baremoaren arabera
Ezgaitasunagatiko pentsioa
- Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago dituenak
- Legezko bizilekua Espainiako lurraldean duenak eta gutxienez bost urtez hor bizi izan dela ziurtatzen duenak. Horietatik bi segidakoak izan behar dute eta ezgaitasunagatiko pentsioa eskatu aurrekoak.
- %65eko edo gehiagoko ezintasuna duenak
- %45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun baremoan 8 puntu edo gehiago dituenak
- Nahiko baliabide ekonomiko ez duenak urtero eguneratzen den baremoaren arabera
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein Organok hartu:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politika Departamentua
Eskaera:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/864