Mendekotasun eta ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu eta teknikoak

Mendekotasun eta ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu eta teknikoak

Helburua:

Banakako diru laguntzak eta babes produktuak dira, eta horien xedea, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek desgaitutzat edo mendekotzat jotako pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzea da.

      Laguntza motak:

  • Mugikortasuna: Gurpildun aulki elektrikoa, aulki bereziak, ibilgailuen egokitzapena…
  • Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako.
  • Babes eta zaintza pertsonalerako
  • Etxebizitzaren altzari eta egokitzapenerako
  • Komunikaziorako laguntzak: Entzumenerako protesia, pertsonen arteko komunikaziorako gailua, sofware egokitua.

Nork eska dezake?

-Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatua egotea

-% 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea

-Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein Organok hartu:

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politikako Departamentua