Pertsonengan oinarritutako arreta eredua

Pertsonengan oinarritutako arreta eredua Matia.

Gaur egungo arreta ereduak ez ditu adineko pertsona gehienen bizitza aurreikuspenak betetzen, ez ditu haien interes, eskubide eta gaitasunak kontutan hartzen, eta ez die erantzuten pertsonen aniztasunari eta lehentasunei. 

Osasun eta gizarte babeserako ereduak adineko pertsonen kontzeptuaren aldaketari egin behar dio aurre. Gaur egun, bere burua zaintzeaz arduratzen den eragile aktiboa da adineko pertsona, eta berak erabakitzen du nola zahartu nahi duen. Ondorioz, gizarteak, oro har, eta laguntza zerbitzuen hornitzaileek, bereziki, estereotipo negatiboak alboratu, adineko pertsonak baliozkotu eta lan ereduak eta arreta sistemak aldatu beharko dituzte. 

Adinekoek euren etxean zahartu nahi dutela adierazten dute behin eta berriro , nahiz eta mendekotasun egoeran egon eta bizitzako hainbat alorretan laguntza behar izan. 

Hori ezinezkoa denean, ordea, “etxean bezala bizi” baieztapena bermatuko duten ordezko aukerak lehenesten dituzte. 

Saiaz Mankomunitatean 2014. Urtean Matia fundazioarekin pertsona helburu daukan metodologia lantzen hasi ginen bai eguneko zentroan bai etxez etxeko laguntza zerbitzuan ere. 

Honetarako zaintzan parte hartzen duten profesional guztiek formakuntza jaso zuten.  Onuradunen familiei ere informazioa eman zitzaien. Eguneko zentroetan aldaketa egin ziren instalazioetan, ahalik eta etxe-giroaren antzik handiena lortzeko. Bizitza istorioak jaso ziren eta ondorioz bizitza proiektuak landu ziren onuradun bakoitzeko. 

 

 

BALIOAK 

Shape 

ShapeText BoxShapeText BoxText Box                                                                                                    

DUINTASUNA 

Eskubideen defentsa eta bermea                                         

                                                                                                           AUTONOMIA                                                       PERTSONALIZAZIOA