Telelaguntza

Telelaguntza          

Heburua:

Telelaguntza gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da eta telefono linearen bidez, eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

Nork eska dezake?

-Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak.

-Bizikidetza unitate baten parte diren eta babesik eza, mendekotasuna edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

  • Aurreko egoeretako batean ez dauden pertsonak, Oinarrizko gizarte zerbitzuek egindako gizarte txostenean telelaguntza zerbitzuaren bidez konpon daitezkeen beharrizanak dituela egiaztatzen denean.

Eta horrez gain:

  • Bere etxean telefono linea izan behar dute.
  • Telelaguntza ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izan behar dute.

Izapidea zeinek:

Aurrez aurre: Saiaz Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartu:

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila.

 

Eskaera: http://www.euskadi.eus/web01-a2gizar/eu/contenidos/informacion/teleasistencia/eu_teleasis/index.shtml